Erdi Aroan murgilduko da Loiu maiatzaren azken asteburuan

Aikor aldizkaria 2022ko mai. 20a, 14:39

Loiu Erdi Arora itzuliko da maiatzaren 27tik 29ra bitartean, izan ere, LOIUVAL azoka ospatuko dute bigarren aldiz. Herrigunea apainduko da eta asteburu osoan musikariak, trobalariak, soldaduak, artisauak, kortesanoak… nagusi izango dira bertan. Adin eta gustu guztietarako ekintzak egongo dira: umeentzako jolasak eta ipuin-kontalariak, antzerkia, hegazti harrapariak, kalejirak, suzko malabarismoa… Orotara 35 postu ipiniko dira eta, besteak beste, artisauen lanak eta janaria ipiniko dira salgai. Lanbideen erakustaldiak ere egingo dira.

Bestalde, Panorama Orkestrak kontzertua egingo du San Jose Artisaua inguruko landetan. Josu Andoni Begoña Loiuko alkateak bere webgunean adierazi duenez, asteburuan herrira jendetza handia batzea espero da eta horregatik, eta arazoak ekiditeko, aparkalekuak atonduko dira herrigunearen alboko landetan, sagardotegian eta lehengo azoka-gunean. Hortaz, herriguneraino autoz ez hurbiltzea gomendatzen dute.

Azkenik, herriko establezimenduek lagunduta, sariak banatuko dira Erdi Aroko arropa janzten duten herritarren artean. Jantzi onena janzten duten emakumeak eta gizonak 150na euro jasoko dute, eta Erdi Aroko arropa jantzita kide gehien duten taldeak, 400 euro. Izena ematea udaletxeko eskaileretan egin behar da zapatuan eta domekan, 12:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 18:00etara.

Egitaraua

Maiatzak 27, barikua

17:00 Azoka inauguratzea, kalejira eta kaleko antzerkia.

17:00-21:00 Umeentzako jolas ekologikoak, plazan.

18:00 Umeentzako ipuin-kontalaria, plazan. Magia, kaleko antzerkia eta parte hartzeko antzerkia.

18:30 Liburutegi ibiltaria eta txotxongiloak.

19:00 Kalejira eta kaleko antzerkia.

21:00 Kalejira eta suzko malabarismoa.

22:00 Azoka ixtea.  

Maiatzak 28, zapatua

11:00 Kalejira eta kaleko antzerkia.

11:00-15:00 Umeentzako jolas ekologikoak, plazan.

11:00-15:00 Hegazti harrapariak, plazan.

11:30 Kalejira eta kaleko antzerkia.

12:00 Umeentzako ipuin-kontalaria, plazan. Magia, kaleko antzerkia eta parte hartzeko antzerkia.

13:30 Liburutegi ibiltaria eta txotxongiloak.

17:00 Kalejira eta kaleko antzerkia.

17:00-21:00 Umeentzako jolas ekologikoak, plazan.

17:00-21:00 Hegazti harrapariak, plazan.

17:00-20:00 Errementeria-tailerra, plazan.

18:30 Animazio-ikuskizuna.

21:00 Kalejira eta suzko malabarismoa.

21:00 Queimada, plazan.

22:00 Panorama Orkestra, San Jose Artisaua inguruko landetan.

23:00 Azoka ixtea.

Maiatzak 29, domeka

11:00 Kalejira eta kaleko antzerkia.

11:00-15:00 Umeentzako jolas ekologikoak, plazan.

11:00-15:00 Hegazti harrapariak, plazan.

12:30 Kalejira eta kaleko antzerkia.

13:00 Liburutegi ibiltaria eta txotxongiloak.

13:30 Animazio-ikuskizuna.

14:30 Kalejira eta kaleko antzerkia.

17:00 Kalejira eta kaleko antzerkia.

17:00-21:00 Umeentzako jolas ekologikoak, plazan.

17:00 Hegazti harrapariak, plazan.

17:00 Errementeria-tailerra, plazan.

18:00 Ipuin-kontalaria umeentzat.

20:00 Kalejira, suzko malabarismoa eta kaleko antzerkia.

21:00 Azoka ixtea.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).