Joan den asteko eguenean, `Z´ hizkia eta igitaia eta mailua margotu zituzten Loiuko batzokian. Pintada horiek armada errusiarraren aldeko babesa adierazten dute, eta EAJk gaitzetsi egin ditu. “Tinta asko erabili eta horma asko zikindu arren, ez dute inoiz ezabatuko alderdi honek defendatzen duen herri-nahia: gerrari ez”, azaldu dute ohar batean. “Izan ere, gerra beti da arbuiagarria eta ez du justifikaziorik”.