Loiuk itsasadarretik paseoa antolatu du Aste Nagusirako

a:Ilovebilbao.com 2022ko uzt. 7a, 11:51

Josu Andoni Begoña Loiuko alkatearen webgunean irakurri dugunez, udalak ekintza hau antolatu du abuztuaren 23rako: Bilboko itsasadarretik itsasontziz paseoa egitea. Ekintza Aste Nagusiaren harira egingo da, eta paseoaz gainera jaitxoa ere izango da. Horrela, kopaua eta edaria eskainiko dira, musika eta dantza, eta suak itsasontzitik ikusiko dituzte. Parte-hartzaileek 21:00etan ontziratu beharko dute, eta zuriz jantzi.

Azaldutakoaren arabera, itsasontzian 70 lagunentzako tokia egongo da. Loiuztarrek uztailaren 15era arte eman ahalko dute izena udaletxean bertan, edo emailez, eta 15 euro ordaindu beharko dute; gainerakoek uztailaren 15etik aurrera eman ahalko dute eta 30 euro ordaindu beharko dute. Hamazortzi urtetik gorako ekintza da.   

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).