Loiuko splashpark-a gaur zabalduko da

Aikor aldizkaria 2022ko uzt. 15a, 10:27

Josu Andoni Begoña Loiuko alkateak bere webgunean adierazi duenez, splashpark-a gaurtik irailaren 18ra egongo da zabalik. Berrehun metro koadroko eremua da eta Loiuko familiek zein bisitariek bertako ur-jolasez gozatzeko aukera izango dute. “Gune irekia da, inklusiboa, dibertigarria, segurua eta freskagarria”, idatzi du. Splashpark-a egunero irekiko da 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Bere esanetan, egitasmoak erantzuna ematen dio herritarrek egindako eskaerari.