Begoñaren esanetan, lortutakoa azken urte bietan egindako lan nekezaren emaitza da, izan ere, negoziazio gogorrak izan dituzte Estatuko Gobernuko Ministerioarekin eta Abiazio Zibilekin, eta hainbat proposamen egin dituzte, “gure udalerrian etxebizitzak eraiki ahal izateko”. Era berean, bere hitzetan, “urrats garrantzitsua da Loiu handitu ahal izateko eta belaunaldi-erreleboa izateko”.