Larrondoko Zentro Zibikoa berritua

a. josuandoni.eus 2022ko ira. 2a, 09:34

Josu Andoni Begoña Loiuko alkateak bere webgunean jakinarazi duenez, amaitu dira Larrondoko Zentro Zibikoa berritzeko lanak. Zentro Zibikoa ia orain dela 25 urte altxatu zen eta, Begoñaren esanetan, gaur egungo garaietara egokitu behar izan da. “Erabiltzen ez ziren gune asko zituen eta lekua oso-osorik eraberritu da gune horiek hobeto aprobetxatzeko”. Horrela, bada, bertan atondu dira txiki-parka eta -txokoa, kultura- eta kirol-ikastaroak emateko gela, jubilatuentzako gela eta udal-bulegoak.

Azaldutakoaren arabera, udalaren asmoa da Larrondo auzoa suspertzea. Zentro Zibikoa berritzeaz gainera, beste egitasmo batzuk egingo dituzte horretarako, hala nola gimnasioa, gaztegunea, Pump Truck- eta skate-pistak, janari-denda eta belar-artifizialezko futbol-zelaia.