Bestalde, Begoñak beste nobedade bi azpimarratu ditu. Lehenengoa da Larrondoko Zentro Zibikoa berritzeari esker eta Cubofit ipintzeari esker nagusientzako ekintza gehiago egin ahalko direla, eta bigarrena da umeentzako margolaritza-tailerra ingelesez ere egiteko aukera egongo dela.
Loiun erroldatutakoek lehentasuna izango dute izena-ematea egiteko orduan, eta beharrezkoa izanez gero, zozketa egingo da irailaren 23an. Zerrendak irailaren 26an ipiniko dira ikusgai Zabaloetxeko kultur etxean, Larrondoko Zentro Zibikoan eta www.loiu.eus webgunean. Matrikula irailaren 27tik 30era ordaindu beharko da. Ikastaroak urriaren 3an hasiko dira.