Loiun ez dago udal-kiroldegirik eta, horregatik, hango udalak dirulaguntza emango die Txorierriko kiroldegietara joaten diren loiuztarrei. Dirulaguntza bakarra eskatu ahalko da, eta eskatzailea kiroldegi baten baino gehiagoren erabiltzailea bada, abonurik garestiena hartuko da kontuan. Eskaerak gaurtik, irailak 13, urriaren 13ra arte aurkeztu ahalko dira udaletxean, eta horretarako inprimakia bertan edo www.loiu.eus webgunean eskuratu ahalko da. Loiuko Udalak 3.600 euro bideratuko ditu dirulaguntza hauetara.