Udalak inkesta bat egitea eskatu zion Gizaker enpresari, eta horren arabera, loiuztarrek nota bikaina eman zioten azpiegiturari: 7,9. Ur-parkeak hainbat herritan daude: Arrasate, Abadiño, Abanto-Zierbena, Galdakao, Zornotza... Bilbon, Etxebarria parkean, ere jarriko dute datozen hilabeteotan. Slashpark-a umeentzako ur-parkea da, gune zabal, seguru eta doakoa, egun beroetan umeak bertan bustitzeko eta freskatzeko. Zenbait txorrotak ura botatzen diete gazteei eta haiek primeran pasatzen dute.