Arrietane Fundazioa da Larraburu jauregiaren jabea. Hitzarmena dela eta, fundazioak udalari doan utziko dio jauregia, beheko solairuan haurreskola atondu dezaten. Bestalde, Loiuko Udalak haurreskolaren proiektua aurkeztu du. Horren arabera, sarbide berria egingo litzateke haurreskolara sartu eta handik atera ahal izateko, eta bertan izango lirateke, besteak beste, bi ikasgela, erabilera anitzeko gunea, haur-kotxeak uzteko lekua, bulegoa eta komunak.