Josu Andoni Begoña Loiuko alkateak bere webgunean jakinarazi duenez, herriko kirolariei diruz laguntzeko deialdia zabaldu da eta eskaera urriaren 13ra arte egin daiteke. Helburua da kirolari federatuei laguntzea Euskal Herritik kanpoko lehiaketek eragindako joan-etorriak eta dietak ordaintzen. Informazio gehiago eskuratzeko eta eskaera egiteko, www.loiu.eus webgunera jo daiteke. Eskaera udaletxean bertan ere egin daiteke.