Josu Andoni Begoña Loiuko alkateak bere webgunean iragarri duenez, herrian bizikletak konpontzeko aire zabaleko eta doako gunea jartzeko eskatu dio udalak Bizkaiko Foru Aldundiari, eta hura laster atonduko da bidegorrian, ortu ekologikoen eremuan hain zuzen. Guneak “bizikletei konponketa txikiak eta mantentze-lanak egiteko tresnak izango ditu: gurpilak puztu edo aldatzeko, torlojuak estutzeko, balaztak doitzeko edo zulatutako gurpilak konpontzeko”.