Lankidetza-hitzarmena, Loiuko biribilguneetarako sarbideak antolatzeko

Aikor aldizkaria 2022ko urr. 13a, 14:08

Bizkaiko Foru Aldundiak jakinarazi duenez, Imanol Pradales Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako diputatuak eta Josu Andoni Begoña Loiuko alkateak lankidetza-hitzarmena sinatu dute, bi erakundeen artean Loiun dauden BI-2704 errepideko biribilguneetarako sarbideak antolatzeko lanak egiteko. Helburua da trafikoa baretuz eta irisgarritasuna antolatuz bide segurtasuna-hobetzea.

Azaldutakoaren arabera, bi erakundeek elkarrekin finantzatuko dituzte lanak eta 2.262.000 euroko baterako inbertsioa egingo dute. Lanek 10 hilabete iraungo dutela aurreikusi da, eta behin lizitazioa egindakoan, 2023ko udaberrian hasi ahalko direla.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).