Zehatz-mehatz, kanpamentu bi izango dira: multikirola, abenduaren 26tik 30era; eta Christmas Camp (ingelesez), urtarrilaren 2tik 5era. Biak Zabaloetxen egingo dira. Ekintza bakoitzak 30 euro balioko du; 25 euro, familia ugariko lehen umearentzat; 20 euro, familia ugariko bigarren umearentzat; 10 euro, familia ugariko hirugarren umearentzat; eta 10 euro, diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzen duten familientzat. Loiun erroldatuta ez daudenek, bestalde, 50 euro ordaindu beharko dute kanpamentu bakoitzeko.