Izena ematea udaletxean egin daiteke, 08:30etik 13:30era; liburutegian, 16:30etik 21:00etara, eta Larrondoko frontoian, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara. Izena ematearekin batera, argi-konposizioaren izena adierazi behar da, eta irudikatu nahi denaren azalpena. Zein gune argiztatuko den ere zehaztu beharko da: leihoa, balkoia, terraza, lorategia, erakusleihoa…
Esan moduan, lehiaketa eguenean hasi eta urtarrilaren 6an amaituko da. Argiak 18:00etatik 22:00etara piztu beharko dira. Epaimahaia Arte Ederrei lotutako pertsonek osatuko dute eta kontuan hartuko dituzte, besteak beste, led-argiak erabiltzea, originaltasuna eta osaketa. Loiuko Udalak 10 sari banatuko ditu parte-hartzaileen artean, guztira 1.625 euro.