Ana Tere Barrueta gogora ekarriko dute domekan Loiun

Aikor aldizkaria 2023ko urtarrilaren 5a

Sare Antifaxistak antolatuta, domekan, urtarrilak 8, ekitaldia egingo dute Loiun, Ana Tere Barrueta gogora ekartzeko. Loiuko gaztearen gorpua bere etxetik 100 bat metrora topatu zuten 1980ko urtarrilaren 9an: GAEko kideek (Grupos Armados Españoles) bahitu, bortxatu, torturatu eta hil zuten. Barruetak 19 urte zituen. Oroimenezko ekitaldia 13:00etan izango da Herriko Enparantzan.