Ana Tere Barruetaren oroimenezko ekitaldia Loiun

a: Sare Antifaxista 2023ko urt. 9a, 12:33

Sare Antifaxistak deituta, atzo, urtarrilak 8, zenbait lagun batu ziren Loiuko plazan, Ana Tere Barrueta Loiuko gaztea gogora ekartzeko. Barruetaren gorpua bere etxetik 100 bat metrora topatu zuten 1980ko urtarrilaren 9an: GAEko kideek (Grupos Armados Españoles) bahitu, bortxatu, torturatu eta hil zuten. Barruetak 19 urte zituen. Ekitaldian poema irakurri zuten gaztearen oroipenean.   

"Ana Teresa Barrueta / Emakume Loiutarra, / Zeruan dago jada zure izarra / Agur eta ohore zuri ematea da gure beharra / Gaur , / Bortizkeriaren kontra / Aldarrikatu dezagun data / Zure kasua ez zen  izan bakarra / Yolanda Gonzalez, Maria jose Bravo e.a, / Amorrua eta negarra / Matxismoa eta indarkeria / Politikoa erahilak / ez gaitezen izan koldarrak / Gertatutakoa zabaldu dezagun, / Elkarrekin batu ditzagun hondarrak, / Sororitatea da gure indarra / Ahaztu eta errepikatu, / esaera zaharra / Ez dezagun oroimena galdu / Bertso honi amaiera emateko oharra".