Aenak jakinarazi duenez, iaz 5.129.583 bidaiari ibili ziren Loiuko aireportuan. Horrela, eta batez ere azken hilabeteetan izandako hegaldi-kopuru handia dela eta, 2019ko zifrak gainditu dira (bost milioi bidaiari). Esandakoaren arabera, 3.307.164 bidaiari Estatukoak izan ziren, eta orotara 44.919 hegaldi egon ziren.