Bonuak loiuztarrek bakarrik erosi ahalko dituzte otsailaren 1etik aurrera udaletxean bertan edo liburutegian eta Larrondoko frontoian, aurretik udaletxera deituta erreserbatu badira. Pertsona bakoitzak gehienez bost bonu erosi ahalko ditu. Bonuak maiatzaren 31ra arte gastatu ahalko dira kanpainari atxikitutako herriko dendetan eta ostalaritza-establezimenduetan. Begoñaren hitzetan, kanpainaren helburuak dira, besteak beste, Loiuko establezimenduetan gastatzea, egungo egoera ekonomikoak eragindako kalteak arintzen laguntzeko, herritarrek beherapenez baliatzea eta udalerria girotzea.