Josu Andoni Begoña Loiuko alkateak jakinarazi duen moduan, udalak Loiu kirol-klubaren eskaera kontuan hartuko dute eta Larrondoko futbol zelaiko estalkia berrituko da. Esandakoaren arabera, gaur egungo estalkia nahiko hondatuta dago eta haren ordez beste estalki sendoago bat ipiniko da, zaleak seguru eta eroso egon daitezen. Espero da berritze-lanak urtarrilaren 30ean hastea. Udalak 40.000 euro ipiniko ditu lanetan.