120 putxera aurkeztu ziren Larrondon

a: Loiuko Udala 2023ko urt. 30a, 10:45

Hotz handia bazegoen ere, atzo, urtarrilak 28, lurraldeko hainbat txokotatik etorritako lagunak batu ziren Larrondoko frontoian eta inguruetan, Loiuko Euskal Herriko Putxera Txapelketan parte hartzeko. Guztira 120 putxera aurkeztu ziren txapelketara eta 3.800 euro banatu ziren saritan; garaikurrak, saskiak eta ardoa ere banatu ziren.

Putxera lehiaketa laugarren aldiz egin da aurten, eta nobedadea ekarri du Larrondoko frontoian egin da eta. Goiz-goizetik hainbat lagun batu ziren frontoian zein inguruetan, indabak prestatzen hasteko: guztiek osagai antzekoak erabili arren, parte-hartzaile bakoitzak bere ukitua edo sekretua gehitu zuen. Azkenik, epaimahaiaren ustez, Urduñako Aitor Martinezek prestatutakoak izan ziren goxoenak. Joxeope Kale Kalean taldearen musikak girotu zituen txapelketa eta Larrondoko kaleak, eta herri-bazkaria egin zen frontoian. Horren ostean, Five Direction musika-taldeak kontzertua egin zuen. Giro polita eta indaba goxoak, hotzari aurre egiteko.