Larrialdi-zerbitzuek gaur goizean berriro ekin diote atzo Loiu inguruan desagertu zen emakume bat bilatzeari. Azaldu moduan, 78 urteko emakumeak domekan autobusa hartu zuen Santurtzin eta Loiun jaitsi zen. Harrezkero ez dago bere berririk. Emakumeak jantzi zituen praka ilunak, beix koloreko jertsea, arrosa koloreko loredun beroki beltza eta kapela arrosa, eta poltsa zuria zeraman. Bilatze-lanetan dabiltza, besteak beste, Herritarren Babeserako patruilak, Ertzaintza, Gurutze Gorria, DYA, Elorrioko Txakurren Salbamendu Taldea eta Loiuko eta Derioko udaltzaingoa. Informaziorik izanez gero, deitu 112 telefono-zenbakira.