Emakumea pertsona batek topatu zuen Loiuko landa-eremu batean atzo. Larrialdi-zerbitzuei deitu zien, eta haiek lekura ailegatu zirenean emakumea hilik zegoela baieztatu zuten. Emakumea domekan desagertu zen Loiu inguruan: autobus-geltokian jaitsi zen eta harrezkero ez zen bere berririk egon. Ertzaintzak egin beharreko eginbideak hasi ditu, zer gertatu den argitzeko.