Loiuko alderdi politiko guztiek aho batez onartu dute 3.000 euro bideratzea Turkian eta Sirian izandako lurrikararen biktimei laguntzera. Bestalde, DYAk egindako deialdiarekin bat egin, eta neguko arropa batuko dute –berokiak, mantak, txanoak, prakak…–, esandako herrialdeetara bidaltzeko. Arropa otsailaren 13tik 18ra, 08:30etik 13:30era, batuko dute Loiuko udaletxean, eta, goizez eta arratsaldez, Larrondoko frontoian.