Elikagaiak batuko dituzte Marikobason lurrikarak kaltetutakoentzat

Aikor aldizkaria 2023ko ots. 10a, 15:33

Bihar, otsailak 11, elikagaiak batuko dituzte Marikobason, Derion, Turkia, Siria eta Kurdistango lurrikararen biktimentzat. Arroza, pasta, lekaleak kontserban, arrain-kontserbak eta esnea batuko dituzte 11:00etatik 15:00etara. Horrela, bat egingo dute Zaporeak elkarteak egindako deiarekin.