Begoñaren esanetan, etxebizitza-arloan gazteak dituzte lehentasun. “Lanean gabiltza udalerrian etxebizitzak izateko eta gazteei independizatzen laguntzeko. Izan ere, urte hauetan etxebizitza gehiago eraiki ezin izateak ekarri du belaunaldien arteko erreleboa gero eta zailagoa izatea”. Azaldu duen moduan, Loiu sendotzeaz gainera, etxebizitza-plan berriak herriko merkataritza ere berpiztuko du. Sektorean 450 etxebizitza eraikitzeko asmoa dute, eta inguruan, besteak beste, berdeguneak eta pasealekuak atondu. Bestalde, aipatu beharra dago aurretik AENAk, AESAk eta ENAIREk ere etxebizitza-planaren aldeko txostenak egin zituztela.