Herriko argiak aldatzeko laugarren faseari ekingo diote Loiun

Aikor aldizkaria 2023ko ots. 24a, 13:29

Josu Andoni Begoña Loiuko alkateak bere webgunean iragarri duen moduan, Loiu Argi planaren baitan, datozen egunetan herriko argiak aldatzeko laugarren fasea hasiko da. Led argiak ipiniko dira Zamarripako bidetik, bidegorritik, herriguneraino doan bidean, Zabaloetxe goikoan, Kukulu auzoan eta handik mendietarantz.

Aurreko hiru faseetan kaleko argiak aldatu dira, besteak beste, auzo hauetan: Larrondo, Zamarripa, Elorritxu, Santa Luzia eta Zabaloetxe behekoa; kaleko argiteria hobetzeko, led argiak ipini dituzte. Loiu Argi planaren harira, orotara 2.000 argi aldatuko dira Loiuko auzoetan. Helburuak dira energia-kontsumoa % 50-70 gutxitzea, berotegi efektuko gasak ere murriztea, eta argitasun gehiago egotea, herritarren segurtasuna bermatzeko.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).