Bizikleta campusa da bost urtetik 14 urtera bitarteko umeentzat; eta zientzia campusa, lau urtetik 12 urtera bitarteko umeentzat. Campus bakoitzak 30 euro balio ditu, baina familia ugariko lehen senideak 25 euro ordainduko ditu; bigarren senideak, 20 euro; eta gainerako senideek, 15 euro. DBE jasotzen dutenek, bestalde, 10 euro ordainduko dituzte, eta Loiun ez erroldatuek, 50 euro.
Campusak 09:30etik 13:30era izango dira, eta zientzia campusa ingelesez emango dira. Izena ematea udaletxean bertan edo udalaren helbide elektronikora mezua idatzita egin daiteke.