Madrilen eta ASEAren oniritzia du Loiuk, udal-igerilekuak egiteko

a: Markus Spiske (Pexels) 2023ko mar. 17a, 10:50

Aireportuaren ondoko lurretan aire zabaleko udal-igerilekuak eraikitzeko asmoa du Loiuko Udalak, eta horretarako, beste egitasmo batzuekin gertatu den moduan, aireportu-baimenak behar ditu. Josu Andoni Begoña alkateak bere webgunean jakinarazi duenez, Espainiako gobernuko Garraioetako Ministerioak eta Aire Segurtasunerako Estatu Agentziak ontzat eman dute egitasmoa, eta hori babestu. “Herritarren bizi-kalitatea hobetuko da proiektuari esker, eta Loiuri beste bultzada bat emango diogu”, idatzi du.      

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).