Izaro Sauto Centeno, margolari loiuztarra

Aikor aldizkaria 2023ko api. 14a, 11:57

Umetxoa zela aititek kutsatu zion margotzeko grina. Berarekin batera pintura-eskolara joan zen eta erabaki zuen lan-ibilbidea margolaritzan egiten saiatuko zela. Arte Ederretako fakultatean hasi da aurtengo ikasturtean, eta batez ere aurpegiak eta begiak margotzea gustatzen zaio, “asko transmititzen dutelako”. Bere lana ezagutzeko aukera izan genuen Loiuko Arte eta Kultura Azokan, eta laster berari buruz gehiago jakingo dugu webgunean eta aldizkarian.