Motozaleek hitzordua dute zapatuan Loiun

Aikor aldizkaria 2023ko apirilaren 27a

Loiuko Txori Bikers elkarteak motoen kontzentrazioa antolatu du zapaturako, maiatzak 29. Ekintza 10. aldiz egingo da, eta egun osoan hainbat ekintza izango dira herrian, besteak beste, paella-jana, jolasak, erakustaldiak eta musika. Gainera, auto amerikarren Euskadiko elkartearen eskutik, auto amerikarrak ere ipiniko dira ikusgai.    

Kontzentrazioan parte hartzeko izena ematea zapatuan bertan, 10etatik aurrera, egingo da udaletxearen aurrean. Ondoren, 11:00etan, motozaleak errepidera irtengo dira antolatzaileek prestatutako ibilbidea egitera, eta, Loiura itzuli baino lehen, hamaiketakoa egingo dute sagardotegian. Herrira 13:00etan ailegatuko dira, eta beste ibilbide bat egingo dute, baina oraingo honetan tabernaz taberna.  

Paella-jana 15:00etarako egongo da prest, eta 17:00etan moto-jolasak egingo dira herrigunean. Horrezaz gainera, drift erakustaldia (autoen lasterketa) izango da udaletxearen atzeko errepidean. Opariak 19:00etan zozketatuko dira, eta, eguna biribiltzeko, Lee Junior eta Five Direction taldeek kontzertua egingo dute 19:30ean.