Zapatuan Gazte Eguna ospatuko dute Loiun

a: Xiberoots 2023ko mai. 4a, 10:21

Loiuko Bakarrak elkarteak antolatuta, zapatuan, maiatzak 6, Gazte Eguna egingo da Loiun. Eguna ekintzaz beteta egongo da. Horrela, 12:00etan sormen-tailerra izango da, eta 13:30ean, triki-poteoa. Bazkaria ere egingo dute, eta 18:00etatik aurrera Sakatu elektrotxarangak musikaz girotuko du ospakizuna. Kontzertuak 22:30ean hasiko dira. Agertokira hurrengo musika-talde hauek igoko dira: Ugerda, TOC eta Xiberoots.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).