Maiatzaren 18an zabalduko da Loiuko udalekuetan izena emateko epea

Aikor aldizkaria 2023ko mai. 11a, 09:35

Josu Andoni Begoña Loiuko alkateak bere webgunean iragarri duenez, udala udalekuak prestatzen dabil. Udalekuak ekainaren 26tik uztailaren 21era bitartean izango dira, eta izena emateko epea datorren astean zabalduko da; zehatz-mehatz, maiatzaren 18tik 26ra. Loiun erroldatuek lehentasuna izango dute, eta, lekurik izanez gero, gainerakoek maiatzaren 29tik 31ra egin ahalko dute izena ematea. Bestalde, aipatu beharra dago umeak ekintzak hasi baino ordubete lehenago udalekuetan utzi ahalko direla, eta ekintzak amaitu eta ordubete beranduago jaso.