Padel txapelketa, Loiuko jaietan

a: Oliver Sjöström 2023ko mai. 22a, 09:29

Josu Andoni Begoña Loiuko alkateak bere webgunean jakinarazi duenez, padel txapelketa egingo da jai-egitarauaren barruan. Txapelketan 18 urtetik gorako edozein lagunek hartu ahalko dute parte, eta baldintza bakarra da bikotekideetako bat Loiun erroldatuta egotea. Izena ematea maiatzaren 26ra arte, 08:30etik 13:30era, egin daiteke udaletxean, eta 16:00etatik 21:00etara, liburutegian.

Hurrengo astean zozketa egingo da partiden egutegia eta ordutegia zehazteko; informazioa udaletxean eta liburutegian ipiniko da eskuragarri. Bestalde, emakumeen finalak ekainaren 27an, 17:00etan, jokatuko dira; eta gizonen finalak, ekainaren 28an, 17:00etan. Kategoria bakoitzeko txapeldunek eta txapeldunordeek trofeo bana jasoko dute.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).