Loiuko Bakarrak elkarteak kirol-txapelketak antolatu ditu jaiei begira

Aikor aldizkaria 2023ko mai. 26a, 13:28

Ate joka daude Loiuko jaiak eta Loiuko Bakarrak gazte-elkarteak kirol-txapelketak antolatu ditu jaien harira. Alde batetik, esku-pilota eta pala txapelketak antolatu dituzte eta parte-hartzailek bost euro ordaindu beharko dute bikoteko; eta bestetik, futbol 4 (kaiola) eta saskibaloi txapelketak. Azken horiei dagokienez, 10 euro ordaindu beharko dira taldeko. Partidak ekainaren 5etik 27ra izango dira Larrondon eta Loiun. Izena ematea ekainaren 1a baino lehen egin behar da Instagramen bidez: @loiukobakarrak; edo loiukobakarrak@gmail.com helbide elektronikora idatzita. Dirua, bestalde, bizum bidez ordaindu beharko da: 622 024 533.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).