San Pedro eta Santa Luzia jaietako egitaraua prest dute Loiun

a: Gatibu, Gaizka Peñafiel 2023ko ekainaren 14a

Josu Andoni Begoña Loiuko alkateak bere webgunean iragarri du San Pedro eta Santa Luzia jaietarako prestatutako egitaraua. Ekainaren 27tik uztailaren 2ra bitartean hainbat ekintza izango dira Loiun, besteak beste, kirol-txapelketak, musika-ikuskizunak, gastronomia-lehiaketak eta umeentzako eta gazteentzako ekintzak. Bestalde, Tourrak eragina izan du jai-egitarauan eta Gatiburen kontzertua eta Paella Eguna egunez aldatu behar izan dute: eguenera eta domekara hurrenez hurren. Izan ere, Tourra Loiun jaietan daudela pasatuko da Txorierritik; uztailaren 1ean hain zuzen.

Ekainak 27, martitzena

17:00 Padel txapelketaren finala (emakumezkoak).

18:00 Dantza modernoaren erakustaldia.

18:30 Kantu Kolore.

 

Ekainak 28, eguaztena

17:00 Padel txapelketaren finala (gizonezkoak).

19:00 Dj Paco.

19:30 Txupinazoa.

19:45 Loreen lehiaketaren sariak ematea.

20:00 Tortillak aurkeztea.

21: Sariak ematea.

21:30 Merina Gris.

23:30 Oxabi.

 

Ekainak 29, eguena

12:00 Meza eta kontzertua: Miriam Cepeda eta Luis Alberto Requejo.

13:00 Kopaua, Batzokian.

18:00 Pala lehiaketaren finala, Larrondon.

18:30 Pelikula liburutegian, Loiu Laztana elkartearen eskutik.

20:00 Sardina-jana, Jubilatuen Etxean.

22:00 Gatibu.

00:15 Urrats.

 

Ekainak 30, barikua

12:00 Meza eta kontzertua: Pedro Guallar eta Jose Antonio Urdiain.

14:30 Nagusientzako bazkaria.

16:30 Iñaki Basabe.

18:00 Mendi martxa eta kopaua.

20:00 Bilbainadak.

 

Uztailak 1, zapatua

10:00 Kamisetak (10 euro) eta banderak (bost euro) banatzea, plazan.

12:45 Tourra pasatzea.

13:15 Pressing Catch, Aronsotegi plazan.

15:30 Gazteen bazkaria.

17:00 Olinpiadak.

18:00 Elektrotxaranga.

21:30 Lowe.

00:15 Akatz.

02:00 Garilak 26.

 

Uztailak 2, domeka

Paella Eguna.

10:00 Puzgarriak.

13:00 Dj Xaibor, paellen zelaian.

16:00 Aparra.

16:30 Habana taldea, paellen zelaian.

18:00 Sariak banatzea.

18:30 Jamaica Orkestra, paellen zelaian.

21:30 Jaien amaiera eta txokolatada.