Bihar, Gazteen Eguna ospatuko dute Loiuko jaietan, eta, besteak beste, izango dira olinpiadak, elektrotxaranga eta kontzertuak: Lowe, Akatz eta Garilak 26. Bestalde, domekan Paella Eguna izango da. Gastronomia-lehiaketaz gainera, egongo dira umeentzako puzgarriak, apar-jaia eta musika-saioak.