Loiun ez dago udal-kiroldegirik eta, horregatik, hango udalak dirulaguntza emango die Txorierriko kiroldegietara joaten diren loiuztarrei. Dirulaguntza herrian erroldatuta daudenek eskatu ahalko dute, eta eskatzaile bakoitzak dirulaguntza bakarra eskatu ahalko du: kiroldegi baten baino gehiagoren erabiltzailea bada, abonurik garestiena hartuko da kontuan. Eskaerak irailaren 13tik urriaren 13ra arte aurkeztu ahalko dira udaletxean, eta horretarako inprimakia bertan edo www.loiu.eus webgunean eskuratu ahalko da. Loiuko Udalak 3.600 euro bideratuko ditu dirulaguntza hauetara.