Lasterketa amaituta, jolasak eta ekintzak izango dira umeentzat, eta, besteak beste, bizikletak zozketatuko dira parte-hartzaileen artean, eta opariak eta jatekoak banatu. Izena emateak 10 euro balio ditu eta hemen egin daiteke. Dortsalak eguenean, irailak 14, jaso daitezke Loiuko liburutegian, 16:00etatik 20:00etara, eta barikuan, irailak 15ean, Larrondoko frontoian, 16:00etatik 20:00etara. Jasotako dirua aurreko lerroetan esandako elkarteari emango diote; elkarte horrek ekimenak egiten ditu garapen-bidean dauden herrialdeetan.