Loiuk dirulaguntza emango die kirolariei

Aikor aldizkaria 2023ko ira. 13a, 11:28

Josu Andoni Begoña Loiuko alkateak bere webgunean zabaldu duenez, herriko kirolariei diruz laguntzeko deialdia zabaldu du udalak eta eskaera urriaren 13ra arte egin daiteke. Helburua da kirolari federatuei laguntzea Euskal Herritik kanpoko lehiaketek eragindako joan-etorriak eta dietak ordaintzen. Horretara 1.350 euroko diru-partida zuzenduko da. Eskabideak udaletxean aurkeztu beharko dira 08:30etik 13:30era, udal-webgunean (www.loiu.eus) dagoen inprimakia beteta.