Ia 600 lagun batu ziren Larrondoko lasterketa solidarioan

a: Loiuko Udala 2023ko ira. 18a, 12:22

Atzo, irailak 17, familia-lasterketa solidarioa egin zen Larrondon (Loiun). Bigarren aldia da udalerrian lasterketa hau egiten dena, eta aurten ia 600 lagun batu dira bertan. Ekintzak helburu bikoitza du: alde batetik, familietako kideek eta lagunek elkarrekin kirola egitea bultzatzea; eta bestetik, ekimen solidarioei laguntzea. Azken helburu horri dagokionez, izen-emateen bidez batutako dirua IQUITANZ gobernuz kanpoko elkarteari eman diote, guztira 1.120 euro. Elkarte horrek ekimenak egiten ditu garapen-bidean dauden herrialdeetan. Lasterketa amaituta, bizikleta zozketatu zen parte-hartzaileen artean eta txiki-dantza egon zen.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).