Oinezkoen eta txirrindularien segurtasuna kontuan hartzeaz gainera, Begoñaren esanetan, egitasmoa baliagarria izango da herritarren eta bisitarien artean mugikortasun eta aisialdi jasangarria bultzatzeko. Bestalde, aipatu beharra dago lanak baliatu direla auzoan aparkaleku txiki bat egiteko.
Azaldutakoaren arabera, agintaldi honetan Loiuko bidegorriaren azken fasea egingo da. Loiuko bidegorria etorkizunean Txorierrin egingo den bidegorriarekin lotuko da; eta hori Bilbokoarekin.