Etxebizitza-eskaria ezagutu nahi du Loiuk

a: Freepik 2023ko urr. 2a, 13:00

Loiuko Udalak zenbait urte eman ditu hainbat erakunderekin negoziatzen –besteak beste, Bizkaiko
Foru Aldundiarekin, AENArekin eta ENAIRErekin–, Ariztondo-Txiline sektorean etxebizitzak eraiki ahal
izateko. Helburua lortuta, orain udalak jakin nahi du zein den etxebizitza-eskaria, eskatzaileen profila
eta nahiago duten etxebizitza-araubidea. Horretarako, eskatzaileek inprimakia hartu dezakete
udaletxean bertan edo udal-webgunetik deskargatu; hura bete, eta udaletxean aurkeztu edo e-
mailez bidali. Inprimakiak aurkezteko epea urriaren 15ean hasiko da, eta urte amaieran amaitu.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).