Umeen kategoriaren irabazleak hiru hauek izango ditu aukeran: Port Aventura, Parke Warner eta Pack Euskadi; 1-2 egunetarako sarrerak eta egonaldia izango da saria. Era berean, bigarrenak eta hirugarrenak bat-bateko argazki-kamera bana jasoko dituzte saritzat. Bestalde, nagusien kategoriaren irabazleak bi lagunentzako hiru eguneko eta bi gaueko egonaldia izango du Europako herrialde batean. Bigarrenak eta hirugarrenak bazkaria ala afaria aukeratu ahalko dute Loiuko jatetxe batean.
Lanak aurkezteko azken eguna urriaren 12a izango da 13:00ak arte. Lanak wetransferren bidez bidali daiteke loiu@40urteurrena.eus helbide elektronikora, edo udaletxean bertan aurkeztu. Kasu bietan adierazi behar dira izen-abizenak, kategoria eta telefono-zenbakia.