Loiuko nekazaritza- eta gastronomia-azoka urriaren 15ean izango da

Aikor aldizkaria 2023ko urr. 6a, 09:00

Deia egunkarian irakurri dugunez, urriaren 15ean nekazaritza- eta gastronomia-azoka egingo da 28. aldiz Loiun. Azokan 50 saltoki inguru ipiniko dira eta egun osoan hainbat ekintza egongo dira. Gainera, azokaren baitan ekitaldi instituzionala egingo da, orain dela 40 urte Loiu Bilbotik desanexionatu zela ospatzeko.  

Azoka goizeko 10etan hasiko da eta egun osoan animalien erakusketa, txu-txu trena eta ponien gaineko paseoak egingo dira. Desanexioaren urteurrena ospatzeko ekitaldia, bestalde, 12:00etan izango da. Esandako egunkariak batu ditu Josu Andoni Begoña Loiuko alkateak azokaren aurkezpenean adierazitako hitzak: “Bihotz-bihotzetiko omenaldia egin nahi diegu desanexio-prozesuan parte hartu zuten ordezkari politikoei. Kudeaketa-batzorde horrek Loiuko nahia gidatu zuen momentu horretan”. Ekitaldi instituzionalaren ostean herri-kirolak izango dira Alonsotegi plazan, eta musika hauen eskutik: Josepa Kale-Kale taldea, Dj Ibai eta, 17:30etik aurrera, Lowe taldea.  

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).