Erretiratuentzako bidaia Loiun

Aikor aldizkaria 2023ko urr. 10a, 12:35

Josu Andoni Begoña Loiuko alkateak bere webgunean jakinarazi moduan, udalak erretiratuentzako bidaia antolatu du azarorako; Benidormera joango dira. Hirurogeita bost urtetik gorako loiuztarrentzako bidaia da eta 37 lagunentzako tokia dago. Izena ematea atzo zabaldu zen eta lekuak bete arte egongo da zabalik.

Zehatz-mehatz, azaroaren 9tik 17ra arte izango da bidaia, hegazkinez, hirigunetik gertu dagoen hotel batean eta mantenu osoko erregimenean. Bidaiak 160 euro balio du pertsonako eta izena ematea 08:30etik 13:30era egin daiteke udaletxean behar. Bidaian parte hartu ahal izateko, ezinbestekoa da Loiun erroldatuta egotea eta bikoteen kasuan ere baldintza hori eskatuko zaie bikotekide biei. Era berean, parte-hartzaileek 65 urtetik gorakoak izan behar dute; hala ere, salbuespena egingo da, parte-hartzaileren batek 65 urtetik beherako senide batek lagunduta joan behar badu: kasu horretan laguntzaileak 320 euro ordaindu beharko ditu.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).