Josu Andoni Begoña Loiuko alkateak bere webgunean jakinarazi duenez, udalak herriko elkarteentzako diru-partida handituko du eta guztiek % 50eko igoera izango dute dirulaguntzetan. Esandakoaren arabera, neurria 2023-2027ko Legegintzaldi Planaren baitan dago eta 2024ko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean. Igoeraren ordainetan, elkarte bakoitzak udal-ekintza batean hartu beharko du parte. Gaur egun, 14 elkarte daude Loiun eta hainbat arlotan lan egiten dute, hala nola kulturan, kirolean, motorrean eta gazteen gaietan.