Farmaziaren urteurrena ospatuko dute Txoribikersek

a: Facebook Txoribikers 2023ko urr. 20a, 13:27

Loiuko farmazia zaharra da Txoribikers motorzaleen taldearen egoitza duela zortzi urtetik hona, eta zapatuan, urriak 21, haren urteurrena ospatuko dute. Ospakizun-jaia arratsaldean egingo dute egoitza bertan, Zabaloetxen, eta giro ederra egoteaz gainera, The Cowboy musikariaren kontzertua gozatzeko aukera egongo da 20:30etik aurrera.

Motorzaleen taldeak adierazi digunez, Bizkai osotik etorritako motorzaleak eta loiuztarrak batu ohi dira Farmaziaren urteurrenean, eta jai-giro ezin hobea izaten da. Nolanahi ere, ospakizuna herritar guztientzat dago zabalik eta Txorierriko herritarrak ere hara hurbildu daitezke, ongietorriak izango dira eta. Txoribikersak gustura baino gusturago daude euren egoitzan, herriko farmazia zaharrean, eta oraindik kontserbatzen dituzte bertara sartu zireneko gauzak; haien artean mikroskopio elektriko bat dago.