Loiun erroldatutako 18 urtetik gorakoek eskatu ahalko dute aretoa erabiltzea; horretarako, inskripzio-fitxa bat bete beharko dute, euren datuak adierazita. Aretoaren giltza barikuan hartuko dute udaletxean, eta astelehenean itzuli. Erabilera- eta funtzionamendu-arauetan jaso duten moduan, erabiltzaileek zaindu beharko dituzte aretoa eta materiala, eta kalterik izanez gero, udalari jakinarazi beharko diote. Aretoan ezin izango da jan, ezta pilotarik erabili ere.