Pintaketei buruzko ordenantza berria onartu dute Loiun

Aikor aldizkaria 2023ko aza. 9a, 13:07

Josu Andoni Begoña Loiuko alkateak bere webgunean iragarri duenez, pintaketei buruzko ordenantza berria onartu du udal-gobernuaren taldeak. “Ordenantzari esker pintadak askoz prozesu arinago eta eraginkorrago baten bidez ezabatu ahalko dira eta ez du kosturik izango auzokideen erkidegoetarako”, idatzi du.    

Azaldu moduan, urbanizazioak eta eraikinak mantentzea eta garbitzea titularrei dagokien arren, “egoera jakinek hala eskatzen dutenean eta interes orokorreko hobekuntzak lortzeko, udalak garbiketa-lanak egin ahalko ditu udal-funtsen kontura”. Garbiketa-lanak bide publikora begira dauden fatxadetan egingo dira eta etxe-jabeen baimena eskatuko da horretarako.